38. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2020ko otsailaren 6an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Esteribarko Udalaren 2020ko plantilla organikoa.

Indarra duten xedapenak betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Esteribarren, 2020ko otsailaren 7an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2002041