38. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARBARIN

Udalbatzako kideen ordainsariak

Barbaringo Udalak, 2019ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Urtean 4.124 euro ematea alkateari karguan dedikazio partzialean aritzeagatik (250 ordu urtean). Barbaringo Udalak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzako enpresa kuotaren kostua.

2. 100 euro ematea Udaletxeko zinegotziei osoko bilkuretara joateagatik.

3. 30 euro esleitzea udalkideei bilkuretara joateagatik beren karguan aritzen direnean.

4. Dietak eta kilometrajeak ordaintzea joan-etorriak egiteagatik, Nafarroako Gobernuak beren enplegatu eta funtzionarioentzat unean-unean ezartzen duenarekin bat.

5. Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta iragarki oholean paratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Barbarinen, 2020ko otsailaren 7an.–Alkatea, María Carmen Puerta Extremera.

Iragarkiaren kodea: L2002021