38. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, gora jotzeko errekurtsoei buruzko iragarkietan.

2020ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17koan, iragarki bat argitaratu zen iragartzeko gora jotzeko zenbait errekurtso jarriak zirela Hezkuntzako Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 4ko 3722/2019 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez behin betiko zerrenda berariazko batzuk onetsi ziren, hain zuzen ere, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 11ko 3138/2019 Ebazpenaren bidez ireki zirenak. Errekurtsogile baten espezialitatean akats bat egin dela ikusirik, bidezkoa da behar den zuzenketa egitea:

Honako hau dioen tokian:

Maisu-maistren Kidegoa.

–Entzumena eta Hizkuntza (euskaraz):

  • Leire Buzunariz Yarnoz.

Honako hau behar du:

Maisu-maistren Kidegoa.

–Entzumena eta Hizkuntza (gaztelaniaz):

  • Leire Buzunariz Yarnoz.

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, espezialitate horretan interesdun diren guztiei dei egiten zaie alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean. Horiek Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2020ko otsailaren 17an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2002522