36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-636

Magdalena da Silva Baiaok ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Magdalena da Silva Baiao.

Xedea: etxebizitza bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Unitate hidrogeologikoa: Ebroko alubioi-lurrak: Cenicero-Lodosa.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Viana (Nafarroa).

Isurketek 43 eta 430 m³-ko bolumenak dituzte urtean, hurrenez hurren, eta hobi septiko banatan tratatzen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 2628, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave kalea 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko urtarrilaren 30ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2001716