36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA

2020ko lan egutegia

Mankomunitateko buruak 1/2020 Ebazpena eman zuen otsailaren 5ean:

Kontuan harturik zer xedatzen duten Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Dekretuak eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak, zeinak ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan egutegia.

Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haren bidez aldatu baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko egiazko lanordu kopurua 1592 ordukoa izanen dela.

Kontuan hartuz Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren 84. artikuluak ematen didaten eskumena,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Hego Nafarroa Kirol Mankomunitatearen zerbitzuko langileek 2020an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, jarraian ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.

–Uztailaren 22a: Herriko jaia.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2020an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta aipatutako jaiegunak.

Hirugarrena.–Urteko lanordu kopuruaren banaketa doitzearren, lanik gabeko honako egun hauek ezarri dira: martxoaren 20a: San Jose zubia, abuztuaren 31, irailaren 1a, 2a, 3a eta 4: herriko jaiak; eta abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren eguneko zubia.

Laugarrena.–Lanaldiaren urteko lanordu kopuruaren banaketa.

Urteko lanordu kopurua egiazko 1.592 lanordukoa izanen da, eta honela banatuko da:

a) Eguneroko lanaldiak 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 7:40tik 15:00ak arte, astelehenetik ostiralera.

b) Artikulu honetako aurreko apartuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla eta, lanaldi berezia duten langileei.

Bosgarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Seigarrena.–Jendea hartzeko ordutegi orokorra honako hau izanen da: 11:30etik 14:30era arte.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan, eta horren berri ematea Batzar Orokorrari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Ablitasen, 2020ko otsailaren 5ean.–Mankomunitateko burua, David Soto Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2002044