2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS
3/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko abenduaren 16an egin bilkura arruntean eta kontzejukideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 3/2019 aldaketari buruzko espedientea, kreditu bereziari buruzkoa.
Espedientea jendaurrean egon da, Kontzejuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2020ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ekoan), 15 egun balioduneko epean, alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.
Aipatu epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe onetsi da. Hona hemen aldaketaren testua.
Gastuetako partida hauek handitzea:
Partida: “Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua, kontratatuak, mantentze lanak 3”.
Zenbakia: 2419 1310002.
Oraingo zenbatekoa: 7.000,00 euro.
Gehikuntza: 3.000,00 euro.
Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 10.000,00 euro.
Finantzabideak:
Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako partida berri hau sortuz:
Partida: “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”.
Zenbakia: 1-870.
Zenbatekoa: 3.000,00 euro.
Tebasen, 2019ko abenduaren 18an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.
Iragarkiaren kodea: L2001845