36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko abenduaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Behar zen iragarkia argitaratu zen Kontzejuaren iragarki-taulan eta 2019ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27an, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen zituzten erreklamazioak aurkez zitzaten, argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean.

Jendaurrean egon bitartean inork ez dio espedienteari alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraituz, iragarki hau argitaratzen da, haren laburpenarekin batera, aipatu legearen 202-.3 artikuluarekin bat. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 152.500,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 545.145,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 58.350,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 295.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.050.995,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 49.545,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 60.900,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 684.550,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 256.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.050.995,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tebasen, 2020ko otsailaren 3an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2001756