36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udal Planeko U.O.1/U.I.III unitatea borondatez birzatitzeko proiektuaren zuzenketa eta eguneratzea

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko urtarrilaren 20an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 20-ENE-20 (7/US).

“Ikusirik Udal Planeko U.I. III-ko U.O.1 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua zuzendu eta eguneratzeko agiria, Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko irailaren 16an onetsia, JOB 16-SEP-19 (4/CV), bai eta Iruñeko 1. Jabetza Erregistroak bertan atzemandako akatsa zuzentzeko eskaria ere, bat etorriz Hirigintzako Gerentziako arkitektoaren eta Hirigintzako Gerentziako Zerbitzu Juridikoen txostenekin, (2019ko abenduaren 20koa eta 27koa, hurrenez hurren),

ERABAKITZEN DA:

1.–Onestea Iruñeko Udal Planeko U.I. IIIko U.O.1 unitatearen borondatezko birzatiketaren proiektua zuzentzeko eta eguneratzeko bigarren agiria. 2019ko abenduaren 18an aurkeztu zuen tramitera Alberto Jorba Molinerok, Kena Comunidad de Bienes CB ordezkatuz. Helburua du jabetzaren erregistroko eskaerari jarraituz, dokumentazio grafikoa eta deskripzioa gehitzea finkatu diren egungo eraikinen ondoriozko lurzatian.

2.–Erabaki hau interesdunei eta 1 zenbakiko jabetza-erregistroari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean behar den iragarkia argitaratzea.”

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko otsailaren 6an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2001864