36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, ZO-2.11 eremuan. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Mendabiako Udalak sustatutako hiri-jarduketarako plan berezia. Helburua da ZO-2.11 eremuan dagoen eraikigarritasuna finkatzea eta ahalbidetzea beheko solairua +2 eraikitzea eremu horretan. Informazio publikorako dagokion iragarkia argitaratu zen 2019ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 18an, bai eta Nafarroan editatzen diren bi egunkarietan ere, 2019ko azaroaren 8an, eta ikusirik jendaurreko epean ez dela alegaziorik aurkeztu, Udalbatzak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen aipatu hiri-jarduketarako plan berezia.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2020ko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2002320