36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udalerritik kanpo egonen naizenez 2020ko otsailaren 10etik 16ra bitarte, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Maia Ederra Elizalde alkateordearen esku uztea Alkatetzaren berezko eginkizunak udalerritik kanpo nagoela, 2020ko otsailaren 10etik 16ra bitarte.

2. Ebazpen hau lehen alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Eskuordetze honek ondorioak izanen ditu otsailaren 10etik aurrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Ezkarozen, 2020ko otsailaren 5ean.–Alkate-udalburua, Pablo Miqueleiz Compains.

Iragarkiaren kodea: L2001757