36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aldaketa xehatua, Arau Subsidiarioetako Hirigintzako Araudi Orokorrean. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2020ko otsailaren 6an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen behin betiko onestea Esteribarko Arau Subsidiarioetako aldaketa xehatua, Ollokiko EU-1/AR-1en ordenantzaren 6. artikuluari dagokionez.

Argitara ematen da, bat eginik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluan xedatuarekin, (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina).

Esteribarren, 2020ko otsailaren 7an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2002238