36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

12/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 12koa, zeinaren bidez María Paz Fernández Mendaza andrea izendatzen baita Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Turismoko Marketinaren eta Nazioartekotzearen Zerbitzuko zuzendari.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko otsailaren hamabian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. María Paz Fernández Mendaza andrea izendatzea Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Turismoko Marketinaren eta Nazioartekotzearen Zerbitzuko zuzendari.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F2002222