36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2019ko 8. eta 11. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketa hauek Udalaren 2019ko aurrekontu orokorrean: 8/2019 eta 11/2019 aurrekontu-aldaketak; aparteko kreditua eta kreditu transferentzia dira, hurrenez hurren.

Aldaketen espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, aitzin paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Caparroson, 2020ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2001734