36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

1., 2., 3. eta 4. aldaketak 2019ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2020ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an, 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean 1/2019, 2/2019, 3/2019 eta 4/2019 aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

–3420 4490001 aurrekontuko partida:

Ekarpena, Gastizun SLk izan dezakeen defizitari: 24.500,21 euro.

–3340 4820001 aurrekontuko partida:

Monasterioaren Lagunen ekarpena: 1.850 euro.

–0110 9110000 aurrekontuko partida:

Epe luzeko maileguak amortizatzea: 59.753,36 euro.

–9120 10000 aurrekontuko partida:

Hautetsien ordainsariak: 15.000 euro.

Aiegin, 2020ko otsailaren 11n.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2002094