36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

11/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 12koa, xedatzen duena kargutik kentzea Ana Lizarraga Dallo andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Turismoko Marketinaren eta Nazioartekotzearen Zerbitzuko zuzendaria.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2020ko otsailaren 12an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Ana Lizarraga Dallo andrea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Turismoko Marketinaren eta Nazioartekotzearen Zerbitzuko zuzendaria, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F2002221