36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Aldaketa, Udal Planeko determinazio xehatuetan. Behin betiko onespena

Arbizuko Udalak, 2020ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea Arbizuko Udal Planeko determinazio xehatuak aldatzeko espedientea, Arbizuko Udalak sustatua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 72. eta 77.3 artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat, argitara ematen dira Arbizuko Udal Planeko determinazio xehatuak aldatzeko espedientearen hirigintza arauak.

Arbizun, 2020ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

ERANSKINA

Aplikatzekoa den araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2002127