36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

13E/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 6koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Baztango Udal Planaren aldaketa egituratzaile bat, UE-3, UE-5, AR-1 eta SGZV-1 aldeei dagokiena, Oronoz-Mugairin zuzkidura-erabilera izanen duen lurzorua lortzeko. Sustatzailea Baztango Udala da.

Baztango Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak martxoaren 29an emandako 204E/2019 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa egin zen Baztango Udal Plan Orokorraren determinazio egituratzaileak aldatzeari buruz UE-3 eta UE-5 exekuzio unitateetan, AR-1 banaketa eremuan eta SGZV-1 berdeguneen sistema orokorrean, Oronoz-Mugairin, Baztango Udalak sustaturik. Ebazpen hori 2019ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Baztango Udal Planaren aldaketa egituratzaile bat, UE-3, UE-5, AR-1 eta SGZV-1 aldeei dagokiena, Oronoz-Mugairin (Baztan) zuzkidura-erabilera izanen duen lurzorua lortzeko.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau Baztango Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan eta dagokion hirigintza arloko araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dezan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 6an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2001948