35. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

7/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2020ko Talentu Artistikoa Sustatzeko Sarirako.

Nafarroako gazte ekintzaileek artearen eta kulturaren arloetan duten ekimena babestu eta bultzatzeko asmoz, bai eta gazteen erreferente bihurtzeko eta Nafarroan sortzen ari den talentua ikusarazteko eta profesionalizatzeko bidean laguntzeko ere, Kultura eta Kirol Departamentuak uste du egokia dela deialdia egitea 2020ko Talentu Artistikoa Sustatzeko Sarirako.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Deialdia egitea 2020ko Talentu Artistikoa Sustatzeko Sarirako eta deialdiaren oinarriak onestea (foru agindu honen eranskinean ageri dira).

2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Foru agindu hau igortzea epaimahaikideei, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari eta Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 12an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA

Oinarriak, 2020ko Talentu Artistikoa Sustatzeko Sariarenak

1.–2020ko Talentu Artistikoa Sustatzeko Saria.

Talentu Artistikoa Sustatzeko Sariak helburu du gazte ekintzaileek artearen eta kulturaren arloetan duten ekimena babestu eta bultzatzea, bai eta gazteentzat erreferente bihurtzea ere, eta Nafarroan sortzen ari den talentua ikusarazteko eta profesionalizatzeko bidean laguntzea.

2.–Hautagaitzak aurkezteko epea eta tokia.

2.1. Proposamenak Kultura eta Kirol Departamentura igorriko dira (Navarrería kalea 39, 31001 Iruña, Espainia), posta ziurtatuaren bidez, gutun-azalean “2020ko Talentu Artistikoa Sustatzeko Saria” adierazita. Mezularitza zerbitzuaren bidez igorriz gero, posta elektroniko bat bidali beharko da dg.cultura.ipv@navarra.es helbidera, eta igorpenaren berri eman beharko da, proposamenak aurkezteko epearen barnean.

Proposamenak, orobat, posta elektronikoz ere aurkezten ahalko dira, dg.cultura.ipv@navarra.es helbidean.

2.2. Hautagaitzak aurkezteko epea oinarri hauek argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2020ko martxoaren 31n bukatuko.

3.–Hautagaitzak aurkezteko baldintzak.

3.1. Hautagaiek 18 eta 30 urte artean izan beharko dute, eta legezko bizilekua Nafarroan eduki, hautagaitzak aurkezteko epea bukatu baino lehen. Legez eratutako entitateak ere hautagai izaten ahalko dira, aipatu baldintzak betetzen dituzten pertsonek osatzen badituzte.

3.2. Saria norberarentzat edo norberak legez ordezkatzen dituen entitateentzat eskatzen dutenek aurkezten ahalko dituzte hautagaitzak.

3.3. Sarirako hautagaitzak aurkezteak berekin dakar oinarri hauek goitik behera onartzea, baita epaimahaiak hartzen dituen erabaki guztiak ere.

4.–Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

3. oinarrian aipatutako entitate edo pertsonek, hautagaitza aurkezten dutenean, dokumentazio hau erantsiko dute:

a) Entitatearen nortasun juridikoa frogatzen duten datuak, edo kasua bada, proposamena egiten duten pertsonenak, honako hauek adierazita: izena, helbidea, telefonoa, web-orria (baldin badu), IFZ edo antzekoa, eta epaimahaiak gehiago jakin dezan egokitzat jotzen diren beste dokumentu batzuk.

b) Azalpen memoria bat (1.000 hitz gehienez), delako pertsona edo entitatea aurkezteko oinarri diren merezimendu aipagarriak jasotzen dituena, baita egokitzat jotzen den gainontzeko informazioa ere, saria eskuratzeko kontuan hartzen diren merezimenduen frogagarri.

c) Hautagaitza babesten duen gutun bat gutxienez, artearen edo kulturaren arloan ospea duen pertsona edo entitate batek sinatua.

d) Beste edozein dokumentazio osagarri, alegatutako merezimenduak indartu eta egiaztatzeko.

e) Beren borondatez, pertsona edo entitate hautagaiek euren hautagaitza defendatzen ahalko dute epaimahaiaren aurrean.

5.–Tramitazioa.

5.1. Sari honi buruzko beste edozein informaziotarako, Kultura eta Kirol Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusira jo daiteke, telefono bidez (848 424608) edo posta elektronikoaren helbidea baliatuz: dg.cultura.ipv@navarra.es.

5.2. Deialdia egiten duen entitatearen eskumena da, ez beste inorena, sariaren inguruan sortu edo planteatzen diren arazo guztiak ebaztea.

6.–Epaimahaia, erabakia eta saria ematea.

6.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia: Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, zuzendaritza nagusi horri atxikitako zerbitzuetako zuzendariak eta Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluaren kide bat. Kontseilu horretako idazkariak, hizpidea duela baina botorik ez, epaimahaiari lagunduko dio bere zereginetan.

6.2. Epaimahaiak aurkezten diren hautagaitzak aztertuko ditu, eta, bakoitzaren merezimenduez gainera, honako hau ere baloratuko du: hautagaiak zer proiektu edo jardueratan parte hartu duen, horiek Nafarroan izan duten eragin sozial eta kulturala.

6.3. Bozketa. Lehen bozketa bat eginen da hautagaitza guztien artean, eta boto gehien lortzen duten bi hautagaitzekin bigarren bozketa-txanda bat eginen da, non boto gehien eskuratzen duena izanen den irabazle.

Kasua bada, berdinketak hausteko bozketak eginen dira lehenbiziko eta bigarren txandetan.

Hautagaitzetako batek botoen erdia gehi bat eskuratzen badu lehen bozketan, hura izanen da irabazle.

6.4. Erabakia prentsaurreko batean jakinaraziko zaie hedabideei; aditzera emanen da zein entitatek edo pertsonak irabazi duen saria, edo, kasua bada, eman gabe gelditu dela.

6.5. Kultura eta Kirol Departamentuko titularrak emanen du saria, foru agindu bidez eta epaimahaiak egindako proposamena ikusita.

6.6. Saria jendaurrean emanen da, ekitaldi bat horretarako antolatuta, behar bezala iragarriko den egunean.

7.–2020ko Talentu Artistikoa Sustatzeko Sariaren zabalkundea egiteko proiektua.

Kultura eta Kirol Departamentuak, irabazlearekin adostuta, proiektu artistiko bat programatu eta/edo erakutsiko du bere programa propioen barnean edo beste agente kultural batzuekin elkarlanean garatzen dituen programen barnean 2021ean. Halaber, 2020an zehar, jarduera programa batean parte hartuko du 2020ko Vianako Printzea Kulturaren Sariaren irabazlearekin elkarlanean.

8.–Errekurtsoak.

Oinarri hauen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, baita deialdia aplikatzeko egintzen kontra ere, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Iragarkiaren kodea: F2002166