35. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA haur-hezitzaile izateko oposizioaren lehendabiziko ariketaren behin betiko emaitzen aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 1194/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko haur-hezitzaile izateko hamaika lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi horretan, Patricia Pueyo Alonso andreak eta Haira Valencia Biurrun andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri dute lehenbiziko ariketaren behin betiko emaitzen aurka; 2019ko abenduaren 23an argitaratu ziren emaitza horiek.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2020ko otsailaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2002158