35. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

273/2020 EBAZPENA, 2020ko otsailaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko atal, bulego eta antzeko unitateetako burutzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko 503 lanpostuaren izena aldatu, eta deialdian aurkitutako akatsa zuzentzen da –Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2018ko abenduaren 16ko 2564/2019 Ebazpenaren bidez onetsia–.

Ebazpen horren III. eranskinean, merezimendu-lehiaketan sartzen diren burutza-lanpostuen zerrenda dago. Kudeatzaileak Burutzak Betetzeko prestatutako Plana betetzearren sartu ziren lanpostu horiek lehiaketan, eta horren berri eman zitzaion Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeari.

Akats bat aurkitu da eranskin horretan 503 lanpostuari dagokionez, “Sarbide Bulegoko burutza/ Laguntza Akademikoaren Atala” izena eduki beharrean “Laguntza Akademikoaren Ataleko burutza/ Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atala” izena eduki beharko bailuke.

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak egindako aldeko txostena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZEN DUT:

Lehena.–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015ko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2018ko abenduaren 16ko 2564/2019 Ebazpenean aurkitutako akatsa zuzentzea, eta, ondorioz, 503 lanpostuaren izena aldatzea haren III. eranskinean: “Sarbide Bulegoko burutza/ Laguntza Akademikoaren Atala” izena eduki beharrean “Laguntza Akademikoaren Ataleko burutza/ Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atala” izena eduki behar du.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Unibertsitatearen webgunean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

III. ERANSKINA

503 lanpostuaren izen aldaketa

–Laguntza Akademikoaren Ataleko burutza/ Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atala.

  • Lanpostu zenbakia: 503.
  • Betebehar espezifikoak: C/D maila.

Iruñean, 2020ko otsailaren 7an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F2002108