35. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2017-A-134

Ascensión Guridi Mazquiaranek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ascensión Guridi Mazquiaran.

Ur-ibilgua: Altzania ibaia.

Hargunearen udalerria: Altsasu (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,006 l/s.

Gehieneko bolumena urtean: 66 m³.

Xedea: ureztaketa.

Aprobetxamenduaren xedea da ur publikoak hartzea Altzania ibaiaren ibilgutik, ETR89, UTM-30, X: 565008, Y: 4752197 koordenatu puntuan, Altsasuko udal-mugartean (Nafarroa); 4,8 l/s-ko uneko gehieneko emaria hartuko da motoponpa baten bidez, eta ura mahuka batetik bidaliko da m³ bana duten PVCzko hiru biltegitara, eta horietatik ureztatuko da, urpetzearen bidez, 0,03 hektareako baratze bat, Altsasuko udal-mugarteko (Nafarroa) 5. poligonoko 277. lurzatian.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 2628, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave kalea 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko abenduaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2001686