35. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Kristalez ixteko lizentziak ematea etenik

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko otsailaren 7an, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Zizur Nagusiko Udal Planean sartutako Hirigintza Araudiaren 99.4 artikuluaren erreforma aztertzeko beharra, “Finkatuta dauden eraikinen fatxaden gaineko esku-hartzeei” buruzko paragrafoari dagokionez, eta, zehazki, kristalezko tratamenduak dituzten terrazen itxiturei dagokienez.

Kontuan hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70. artikulua,

Erabaki da, aho batez:

1. Hasiera ematea Zizur Nagusiko Udal Planean sartutako Hirigintza Araudiaren 99.4 artikuluaren erreformaren aukera aztertzeari, “Finkatuta dauden eraikinen fatxaden gaineko esku-hartzeei” buruzko paragrafoari dagokionez, eta, zehazki, kristalezko tratamenduak dituzten terrazen itxiturei dagokienez.

2. Dekretatzea eten egiten dela obrarako lizentziak ematea, Zizur Nagusiko udal-mugartean, gehienez urtebeterako, kristalezko tratamenduak dituzten terrazen itxituretarako. Honek izanen ditu uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70. artikuluan araututako ondorioak; aipatutako legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

3. Agintzea erabaki hau argitara emateko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Zizur Nagusian, 2020ko otsailaren 11n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2002065