35. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

11/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 11/2019 aldaketa egitea Udalaren 2019ko aurrekontuan, kreditu-gehigarriak sortzeko.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Vianan, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Mª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2002191