35. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, 0 eta 12 urte bitarteko haurrak edo, desgaitasunik izanez gero 16 urte bitartekoak, haien kargura dituzten familiei dirulaguntzak emateko 2020. urtean, bizitza pertsonala, lana eta familia bateragarri egite aldera. Laburpena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 495748.

Xedea: dirulaguntzak emateko prozedura arautzea, gizarte zerbitzuen arloan, 0 eta 12 urte bitarteko haurrak, edo desgaitasunik izanez gero –% 33koa edo handiagoa– 16 urte bitartekoak, haien kargura dituzten familiei diru-prestazioak emateko 2020. urtean, baldin eta deialdi honen oinarrietako B.3) puntuan eta D) letran ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen badituzte.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 27an.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2002207