35. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, Nafarroa Beherea kaleko 12an igogailua paratzeko desjabetzapenerako, onetsitako Plan Bereziaren exekuzioaren ondorioz

Lizarrako Udalak, 2020ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Lizarrako Udalak, 2019ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, hartutako erabakia, zeinaren bitartez behin betiko onetsi baitzen Plan Berezia, 3,67 m² desjabetzeko herri honetako Nafarroa Beherea kaleko 12 zenbakidun eraikineko beheko solairuan, igogailua paratu ahal izateko. Ikusirik, orobat, espedienteko dokumentazioa, desjabetzapenaren legezko tresna baita, Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Eta 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 81. artikuluan ezarritakoaren babesean: “Desjabetze sistemaren bidez garatu beharreko exekuzio unitateen mugaketak eta hirigintza-planak onetsiz gero, onespenak berarekin ekarriko du obra horiek onura publikokoak direla eta behar diren lur eta eraikinak okupatu behar direla deklaratzea, desjabetzearen edo zortasunak ezartzearen ondorioetarako”. Horiek horrela, erabakitzen da:

1.–Hasiera batean onestea Plan Bereziaren behin betiko onespenak ukitutako eskubideen eta ondasunen zerrenda zehatza eta banakakoa. Planak jasotzen du Nafarroa Beherea kaleko 12 zenbakidun eraikinean igogailua jartzeko merkataritzako lokalari 3,67 m² desjabetzea:

Finka: 3. poligonoa, 136. lurzatia, Su1 UU3. Tokia: Nafarroa Beherea kalea, 12. Desjabetu beharreko azalera: 3,67 m². Jabea: María Resurrección Sesma Lizari.

2.–Erabaki hau jakinaraztea titular ukituei eta jendaurrean jartzea zerrenda hau entitate honetako iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalpen gehien duten egunkarietan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 eguneko epean, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten ondasun horien okupazioaren edo eskuragarritasunaren bidezkotasunaz eta haien egoera material edo legezkoaz.

Argitara ematen da, adierazi ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2020ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2002067