35. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Dirulaguntzen plan estrategikoa 2020-2021 aldirako. Onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2020ko otsailaren 11n egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Oltza Zendeako Udalaren dirulaguntzen plan estrategikoa 2020-2021 aldirako.

Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, publizitatea emateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz.

Oltza Zendean, 2020ko otsailaren 12an.–Alkatea, Moises Garjon Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2002239