35. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Akats zuzenketa, Gregorio Berisa etorbideko xehetasun-azterketaren hasierako onespenean

Argitara eman zen José Miguel Martínez Pradok sustatutako xehetasun-azterketaren hasierako onespenaren iragarkia. Bertan akatsa bazela oharturik, hona hemen zuzenketa:

Honela dioen tokian: Gregorio Berisa etorbideko 29. zenbakia.

Honelaxe behar du: Gregorio Berisa etorbideko 26. zenbakia.

Azagran, 2020ko otsailaren 13an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2002235