35. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, erdi mailako teknikari lanpostuan aldi baterako aritzeko bi izangai zerrenda osatzeko

Alkatetzaren otsailaren 7ko 217/2020 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen erdi mailako teknikari postuan (B maila/taldearekin parekaturik) aldi baterako aritzeko bi izangai zerrenda osatzeko, bata aldi baterako kontrataziorako eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren, zerrendak osatu eta ondoko bi urteetan.

Deialdi hau egingo da aplikatu beharreko araudian xedatuari eta honako oinarri hauetan ezartzen denari jarraikiz:

OINARRIAK

I.–Deialdiko lanpostuaren izaera eta ezaugarriak:

1.–Izaera: aldi baterako kontratatzeko langileak/prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko langileak.

2.–Izena: erdi mailako teknikaria (B maila/taldearekin parekatua).

3.–Kokapena egitura organikoan: Udalaren beharren arabera.

4.–Bete beharreko eginkizunak:

Eginkizun hauek bete behar dira, besteak beste: arloko espediente guztien kudeaketa administratiborako zeregin guztiak gauzatzea, lan administratiboak indarreko legeak bete ditzan eta modu egokian eta legezko bideetatik aurkez dadin; Udalbatzari, zuzendaritza-taldeari eta gainerako arduradunei etengabeko aholkularitza pertsonala ematea; eta laguntza ematea jardueren koordinazio, ikuskapen eta bultzadan eta arloko kudeaketa tekniko-administratiboan.

Oinarri hauetan jasotzen ez diren lan eta enplegu baldintzetarako, eta udal honi dagokionez, Tuterako Udaleko funtzionarioen eta lan-kontratudun finko nahiz aldi baterakoen lan baldintzen gainean indarra duen egungo akordioan ezarritakoari jarraikiko zaio.

Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, horretarako ezarritako prozedurari jarraikiz.

II.–Deialdia, Tuterako Udalaren zerbitzuan, aldi baterako kontratazioaren bidez, erdi mailako teknikari lanpostuan aritzeko izangai zerrenda bat osatzeko.

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da aldi baterako kontratazioaren bidez erdi mailako teknikari lanpostuan aritzeko izangai zerrenda bat osatzea, oposizio bidez, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

A) Espainiako edo Europar Batasuneko kide den beste estatu bateko nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan zehazten diren baldintzetan langileen joan-etorri librea aplikatzekoa den edozein estatutako nazionalitatea. Espainiarren eta lehen aipatu diren estatuetako herritarren ezkontideek edo legez eraturiko izatezko bikotekideek ere hartzen ahalko dute parte, zuzenbidez bereiziak ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta haien ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bereiziak ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.

B) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

C) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, unibertsitateko diplomadun edo gradudun titulua edo horren baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko baldintzak betetzea (hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina). Goi mailako titulazioa eskatzen ez bada ere, eskatutako mailatik gorako tituluak ere onartuko dira. Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

D) Bete behar diren eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

E) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi gabea.

2.2. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.

2.3. Baldintza horiek agiri bidez frogatu beharko dituzte hautatu eta kontratatzen diren izangaiek, kontratuak sinatu aurretik horretarako ezartzen zaien unean. Kopia konpultsatuak aurkeztuko dira horretarako. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta ordura arteko jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira; horrez gain, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik dagokien erantzukizuna leporatzen ahalko zaie.

2.4. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

3.–Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautapen prozesua gauzatuko da Alkatetzaren ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauetan xedatuarekin bat. Arau horiek IV. apartatuan zehazten dira, hain zuzen.

4.–Aldi baterako kontrataziorako izangaiei dei egitea.

Probak gainditzen dituzten izangaiei dei egingo zaie, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat etorriz. Halaber, beteko dira Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeko irizpideak, 2004ko azaroaren 29an Osoko Bilkurak onetsiak (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), bai eta, orobat, aplikatzekoa den gainerako araudia ere.

Hautatutako izangaiak aldi baterako kontratatuko ditu Tuterako Udalak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak horri buruz araututakoari jarraikiz (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), bai eta aplikatzekoa den gainerako araudiari jarraikiz ere. Izangaiak Gizarte Segurantza Orokorraren araubidean sartu eta kidetuko dira.

III.–Deialdia, Tuterako Udalaren zerbitzuan, erdi mailako teknikari lanpostuan prestakuntzan aritzeko izangai zerrenda bat osatzeko.

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da erdi mailako teknikari lanpostuan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangai zerrenda bat osatzea, oposizio bidez, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

A) Udal honen eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, C, D edo E mailakoa.

B) Ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

C) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, unibertsitateko diplomadun edo gradudun titulua edo horren baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko baldintzak betetzea (hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina). Goi mailako titulazioa eskatzen ez bada ere, eskatutako mailatik gorako tituluak ere onartuko dira. Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

2.2. Oinarri honen 2.1.C) apartatuan eskatzen den tituluaren betebeharra agiri bidez frogatu beharko dute hautatzen diren izangaiek, horretarako ezartzen zaien unean.

Agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira eta, gainera, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik dagokien erantzukizuna leporatzen ahalko zaie, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko kasuetan salbu.

2.3. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, bai eta hautapen prozedurak eta aldi baterako lanpostuak iraun bitartean ere.

3.–Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautapen prozesua gauzatuko da Alkatetzaren ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauetan xedatuarekin bat. Arau horiek IV. apartatuan zehazten dira, hain zuzen.

4.–Prestakuntzarako izangaiei dei egitea.

Probak gainditzen dituzten izangaiei dei eginen zaie, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat etorriz. Halaber, beteko dira Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeko irizpideak, 2004ko azaroaren 29an Osoko Bilkurak onetsiak (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa).

Hautatutako izangaiak zerbitzu berezietako egoeran deklaratuko dira, Osoko Bilkurak hartutako erabaki horretan ezarritakoari jarraikiz, bai eta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta aplikatzekoa den gainerako araudian ezarritakoa jarraikiz ere.

IV.–Bi deialdietarako arauak.

1.–Eskabideak.

1.1. Deialdiko hautapen prozesuan parte hartzeko eskabideak Tuterako Udalaren Erregistro Orokorrean (Plaza Vieja, 1 edo Frontón kalea, 1) aurkeztu beharko dira, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), 15 egun balioduneko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun balioduna arte luzatuko da epea.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

1.2. Esteka honetan agertzen den ereduaren arabera bete beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak:

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/005C_Local_concurso_oposic_E.pdf

Eskabideak erregistratu beharko dira Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (Plaza Vieja, 1) edo Frontón kaleko 1eko bulegoetan, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), 15 egun balioduneko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

1.3. Behar bezala betetako eskabidearekin batera, izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea egiaztatzen dituen bertze agiri baliokideren bat.

–Eskatutako titulazioaren fotokopia.

1.4. Desgaitasun aitortua (% 33koa edo handiagoa) duten izangaiek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea eta, horretarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako minusbaliotasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera desgaituak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

1.5. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

1.6. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi.

2.–Izangaien onarpena.

2.1. Onartu eta baztertuen zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Tuterako Udaleko alkate udalburuak onartu eta baztertuen zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta aginduko du udaletxeko iragarki-taulan (Plaza Vieja, 1) eta www.tudela.es webgunean argitara dadila. Izangai bazterturik egonez gero, 3 egun baliodun emanen zaizkio akatsak zuzentzeko eta, ondotik, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da aipatutako tokietan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

2.2. Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartutzat emateko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek galdu egingo dituzte deialdi hauetan parte hartzearen ondorioz dituzten eskubide guztiak.

3.–Kalifikazio epaimahaia.

3.1. Epaimahaiak honako kide hauek izango ditu:

Mahaiburua: Pedro González Felipe, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Ordezko epaimahaiburua: Verónica Gormedino López, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaikidea: Jesús María García Gorri, Tuterako Udaleko erdi mailako teknikaria.

Ordezko epaimahaikidea: Francisco Ciria Pérez, Tuterako Udaleko erdi mailako teknikaria.

Epaimahaikidea: M.ª Carmen Montoya Sánchez, Tuterako Udaleko erdi mailako teknikaria.

Ordezko epaimahaikidea: Silvia Sánchez Fernández, Tuterako Udaleko erdi mailako teknikaria.

Epaimahaikidea: Marta Burgos Ausejo, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak proposaturiko ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Ana José Martínez Navarro, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak proposaturiko ordezkaria.

Idazkaria: Miriam Mendoza Jiménez, Giza Baliabideetako goi mailako teknikaria.

Ordezko idazkaria: Elena Zubieta Mozaz, lan-harremanetako graduduna.

3.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea). Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errekusatzea, aipatu diren egoera horietakoren bat gertatzen denean (urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikulua).

3.3. Kalifikazio epaimahaia probak egin baino lehen eratu beharko da eta, ondoren, probak egiteko eguna, ordua eta tokia ezarriko ditu, eta behar den denboraz argitara emanen. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta aritu ere, bertan kideen gehiengo osoa izan ezean. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

3.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

3.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake probaren batean nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

4.–Hautapen sistema: oposizioa.

4.1. Alkatetzaren ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako hautapen prozesua oposizioa izanen da, eta ariketa hauek izanen ditu:

–Lehen ariketa: teoriko-praktikoa. Gai zerrendako gaiei buruzko 30 galderari idatziz erantzutea (deialdiaren II. eranskina). Zenbait erantzun emanen dira aukeran galdera bakoitzean, baina bat bakarra izanen da zuzena. Erantzun okerrak zigortu egingo dira. Lehenbiziko ariketa egiteko, izangaiek gehienez ere ordubete izanen dute.

–Bigarren ariketa: praktikoa. Epaimahaiak proposaturiko kasu bat edo batzuk ebaztea, gai zerrendako gaiei buruz (deialdiaren II. eranskina). Bigarren ariketa egiteko, izangaiek gehienez ere 2 ordu izanen dituzte.

–Hirugarren ariketa: proba psikoteknikoak egin beharko dira, zehazteko izangaiak zein neurritan egokitzen diren deialdiaren xede den lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara. Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuaren laguntzaz eginen da.

4.2. Oposizioko ariketen balorazioan 120 puntu ematen ahalko dira gehienez ere, honela banatuak:

–Lehen ariketa: 30 puntu gehienez ere.

–Bigarren ariketa: 70 puntu gehienez ere.

–Hirugarren ariketa: 20 puntu gehienez ere.

4.3. Oposizioko ariketak baztertzaileak izanen dira. Bazterturik geldituko dira ariketa bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

4.4. Lehenbiziko eta bigarren ariketak plika sistemaren bidez eginen dira, salbu epaimahaiak erabakitzen badu, bigarren ariketan, egindakoan jendaurrean irakur dadila.

4.5. Epaimahaiak erabakitzen ahalko du lehenbiziko eta bigarren ariketak saio bakarrean egitea. Hala izanez gero, bi ariketak batera eginen dira; lehenbizi, test motako zatia zuzenduko da, eta bigarrenik, test motako ariketa hori gainditu duten izangaien kasu praktikoen zatia. Ez da pliketako kasu praktikoen zatia zuzenduko, ez bada test motako zatia gainditu.

4.6. Ariketa bakoitzaren kalifikazioa buruturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, udaletxeko iragarki-taulan, ariketa gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, aditzera emanik, halaber, oposizioko hurrengo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago. Zerrenda www.tudela.es webgunean ere kontsultatzen ahalko da, lan eskaintzen atalean deialdiari buruz ageri den aiputik abiatuta.

4.7. Ariketa bakoitzerako dei bakarra egingo da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo, epaimahaiaren iritziz, izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

4.8. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.

4.9. Bukaerako balorazioa edo kalifikazioa aterako da ariketa guztietako puntuazioak baturik.

5.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

5.1. Azken ariketaren kalifikazioa eman ondotik, epaimahaiak honako hauek jarriko ditu jendaurrean, udaletxeko iragarki-taulan eta udal webgunean, bereizirik:

–Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren araberakoa.

–Prestakuntzarako izangaien zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren araberakoa.

5.2. Zerrenda bakoitzean, gainditu duten izangaien artean puntu berdinketarik izanez gero, halakoak ebatziko dira 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuran Udalak hartu zuen erabakian arautu irizpideari jarraikiz (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa); hau da, probaren osotasunean ponderazio gehien duen puntuazioaren arabera eta, berdinketak irauten badu, zozketa publikoa eginez.

5.3. Ondotik, kalifikazio epaimahaiak Alkatetzari igorriko dizkio hautapen prozesuko probak gainditu dituzten izangaien bi zerrendak –aldi baterako kontratazioak egitekoa eta prestakuntzakoa–, lanean hasteko deia egin dezan, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera.

6.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta dagozkion oinarrien nahiz deialdia aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Tuteran, 2020ko urtarrilaren 31n.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. Toki entitateetako kide anitzeko organoen funtzionamendu araubidea: osoko bilkura, gobernu batzarra, informazio batzordeak. Eskuordetutako eskudantziak. Administrazioarteko harremanak.

2. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

3. Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean: Xedapen orokorrak. Printzipio orokorrak. Errekurtsoak aurkeztea eta izapidetzea. Atzera egitea eta uziak aintzat hartzea. Nafarroako Administrazio Auzitegiaren erabakiak. Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenen aurkako errekurtsoak. Betearaztea. Jakinarazpenak. Nafarroako Gobernuak toki entitateen jarduketak aurkaratzea.

4. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Administrazio publikoetako organoak. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna. Hitzarmenak.

5. 2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa.

6. 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

Oharra: gai guztiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarra duen legeriari jarraikiz baloratuko dira, baina egun horren ondoren onesten diren arau aldaketen ekarpenak baloratzen ahalko ditu epaimahaiak.

Iragarkiaren kodea: L2002027