35. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Giza Baliabideen kudeatzaile lanpostu bat kontratatzeko deialdiaren aurka

Jakinarazpen ediktua, 37/2020 zenbakiko administrazioarekiko auzi-merrekurtsoari buruzkoa. Errekurtsoa M.ª del Mar de Castro Goñik jarri du, Berriozarko Udaleko Giza Baliabideen kudeatzaile lanpostu bat administrazio araubideko kontratuaren bidez betetzeko eta enplegu zerrenda bat eratzeko deialdia onetsi zuen erabakiaren aurka. Deialdia 2020ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 3an.

Berriozarko Udalaren zerbitzuko Giza Baliabideen kudeatzaile lanpostu bat administrazio araubideko kontratuaren bidez betetzeko eta enplegu zerrenda bat eratzeko deialdia alkateak 2019ko abenduaren 23an emandako ebazpenaren bidez onetsi zen eta 2020ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7an. Horrekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie M.ª del Mar de Castro Goñik 37/2020 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela deialdi horren aurka, administrazioarekiko auzien 1. epaitegiari zuzendua. Interesdunek, nahi badute, bost egun dituzte, gehienez, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzien 1. epaitegian agertzeko, beren eskubideak defendatzeko.

Horixe jakinarazten zaie interesdun guztiei argitalpen honen bitartez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 116.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, kontuan harturik errekurritutako egintzaren hartzaileak zein eta zenbat diren jakiterik ez dagoela.

Berriozarren, 2020ko otsailaren 11n.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2002146