35. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko otsailaren 5ean hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela, nahitaez desjabetzeko, “Oinezkoentzako pasabidea PA-30 errepidearen gainetik, Iruña eta Orkoien artean, Nafarroan” izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren azaroaren 18ko 24/2019 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen “Oinezkoentzako pasabidea PA-30 errepidearen gainetik, Iruña eta Orkoien artean, Nafarroan” izeneko proiektua, jendaurrean jarri zen eta ukitutako toki entitateei entzunaldia eman zitzaien, eta desjabetzeko espedientea hasi zen, jendaurrean jarriz ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urtarrilaren 20ko 3/2020 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen “Oinezkoentzako pasabidea PA-30 errepidearen gainetik, Iruña eta Orkoien artean, Nafarroan” eraikitzeko proiektua.

2019ko azaroaren 5ean izenpetu da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Lurralde Kohesiorako Departamentuaren, Iruñeko Udalaren eta Orkoiengo Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, “Oinezkoentzako pasabidea PA-30 errepidearen gainetik, Iruña eta Orkoien artean, Nafarroan” eraikitzeko obrak egiteko. Bada, haren laugarren klausulari jarraituz, Lurralde Kohesiorako Departamentuari dagokio desjabetzeko tramiteak egitea. Klausula horretan ezartzen da, halaber, Iruñeko Udala dela desjabetzearen onuraduna, ukitutako lur guztiak bere udal-mugartean baitaude.

Iruñearen eta Orkoienen artean joan-etorriak egiten dituztenek PA-30 errepidea gurutzatu ez dezaten, eta, horrela, bide-segurtasuna hobetu dadin, komeni da ahalik eta lasterren ekitea obrei. Beraz, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak azkartzearren, beharrezkoa da presako deklaratzea ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa; hori guztia, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren babesean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57. artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Presako deklaratzea, nahitaez desjabetzeko, “Oinezkoentzako pasabidea PA-30 errepidearen gainetik, Iruña eta Orkoien artean, Nafarroan” izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitalpenaren egunetik beretik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka, hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabakia Lurralde Kohesiorako Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari igortzea (Desjabetze Atala), eta Iruñeko Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2020ko otsailaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2001836