35. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

6/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 5ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.

Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, erakundeak benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko otsailaren bostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritza:

–Farmazialari ikuskatzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 60259 zenbakia duena.

Profesionalen Zuzendaritza:

–Administrari laguntzaileak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 61506, 61766 eta 61799 zenbakiak dituztenak.

–Osasun laguntzaileak*: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 62380 zenbakia duena.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza:

–Administrari laguntzaileak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 60418, 61342 eta 62074 zenbakiak dituztenak.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

–Zeladoreak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Alde Zaharreko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 60428 zenbakia.

–Zeladoreak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Erriberriko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 61164 zenbakia.

–Zeladoreak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 60708 zenbakia duena.

Nafarroako Ospitalegunea:

–OLT/EUDak*: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 63269, 63451, 63718 eta 66463 zenbakiak dituztenak.

–OLT/EUDak*: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Burlatako SUOAZean duena, eta plantilla organikoan 60319 zenbakia.

–OLT/EUDak*: lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidean, B mailakoa, plantilla organikoan 68390 zenbakia duena.

–Erizainak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 62911, 63435 eta 64896 zenbakiak dituztenak.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Azpilagañako SUOAZean duena, eta plantilla organikoan 60366 zenbakia.

–Osasun hezitzaileak: lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, C mailakoa, destinoa Buztintxuriko SUOAZean duena, eta plantilla organikoan 70117 zenbakia.

–Erizaintzako laguntzaileak*: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 65681 zenbakia duena.

–Osasun laguntzaileak* (teknikari eginkizunekin): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 64956 zenbakia duena.

–Zeladoreak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 65133 zenbakia duena.

–Hainbat lanbidetako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 70614 zenbakia duena.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 63472, 63934 eta 68594 zenbakiak dituztenak.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): bi lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 69041 eta 69053 zenbakiak dituztenak.

Tuterako Osasun Barrutia:

–Erdi mailako teknikariak-osasun hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 65089 zenbakia duena.

Lizarrako Osasun Barrutia:

–Artxibozain-liburuzainak*: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 62751 zenbakia duena.

Osasun Mentala:

–Osasun laguntzaileak*: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Lizarrako Osasun Mentaleko Zentroan duena, eta plantilla organikoan 63036 zenbakia.

Bi. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritza:

–Ospitaleko farmaziako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71919 zenbakia duena.

Profesionalen Zuzendaritza:

–Erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71920 zenbakia duena.

–Sistema informatikoetako erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71921 zenbakia duena.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71922 zenbakia duena.

–Enpresa zientzietako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71923 zenbakia duena.

–Erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71924 zenbakia duena.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

–Administrari laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Alde Zaharreko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 71925 zenbakia.

–Administrari laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Erriberriko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 71926 zenbakia.

–Administrari laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 71927 zenbakia duena.

Nafarroako Ospitalegunea:

–Obstetrizia eta ginekologiako erizaintzako erizain espezialistak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 71928, 71929, 71930 eta 71931 zenbakiak dituztenak.

–Erdi mailako teknikariak-osasun hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Buztintxuriko SUOAZean duena, eta plantilla organikoan 71932 zenbakia.

–Lehen mailako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 71933 zenbakia duena.

–Anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialistak (APTEak): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 71934 eta 71935 zenbakiak dituztenak.

–Laborategiko teknikari espezialistak (LTEak): hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 71936, 71937 eta 71938 zenbakiak dituztenak.

–Farmaziako teknikariak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 71939, 71940, 71941 eta 71942 zenbakiak dituztenak.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Azpilagañako SUOAZean duena, eta plantilla organikoan 71943 zenbakia.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Burlatako SUOAZean duena, eta plantilla organikoan 71944 zenbakia.

Tuterako Osasun Barrutia:

–Erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71945 zenbakia duena.

Lizarrako Osasun Barrutia:

–Otorrinolaringologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71946 zenbakia duena.

Osasun Mentala:

–Administrari laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Lizarrako Osasun Mentaleko Zentroan duena, eta plantilla organikoan 71947 zenbakia.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko otsailaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2001838