298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-827

Erdialde-Mairagako Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Erdialde-Mairagako Mankomunitatea.

Xedea: San Martin Unxeko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: San Martín erreka-zuloa

Isurketa eginen den udal-mugartea: San Martin Unx (Nafarroa).

Isurketak 25.000 m³-ko gehieneko bolumena edukiko du, urtean, eta honela tratatuko da: bahetzea, harrera-putzua hustubidearekin, ohe plastikoko iragazki biologikoa, bigarren mailako dekantagailua lohien birzirkulazioarekin eta seriean jarritako hiru urmael.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 2628, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko azaroaren 11n.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2015195