298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-791

Itzaltzuko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Itzaltzuko Udala.

Xedea: Itzaltzuko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Anduña ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Itzaltzu (Nafarroa).

Isurketak 3.200 m³-ko gehieneko bolumena edukiko duela urtean jotzen da, eta bi ganberako hobi septikoan tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 2628, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko azaroaren 3an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2015194