298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Zerga-tasak, tasak eta prezioak 2021erako

Udalak, 2020ko azaroaren 25eko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki hau hartu zuen erregelamenduzko quorumarekin:

1.–Honako zerga-tasa hauek onestea 2021. urterako:

–Hiri-lurraren eta landa-lurren gaineko kontribuzioa (kuota bateratua): katastroko balio berri eta garbien % 0,21.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: obraren benetako kostu osoaren % 3 (exekuzio materialaren aurrekontua).

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: %10.

2.–Ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak 2021. urterako:

2.1. Hornidura eta saneamenduko kuota finkoak, hargune edo lotunearen tasak eta erabiltzaileak eskatuta egindako alferrikako ikuskapenengatiko tasa dauden prezioetan mantentzen dira.

2.2. Horniduraren kuota aldakorra:

–A-1 tarifa: Etxeko erabilerarako hornidura:

  • 10 metro kubiko bitarte: 3,5 euro.
  • 11tik 60 metro kubiko bitarte: 0,35 euro/m³.
  • 61etik 80 metro kubiko bitarte: 0,45 euro/m³.
  • 81etik 120 metro kubiko bitarte: 0,85 euro/m³.
  • 120 metro kubikotik goiti: 1,30 euro/m³.

–A-2 tarifa: hornidura kontratatuak, industrian eta merkataritzan erabiltzeko:

  • 650 metro kubiko bitarte: 0,40 euro/m³.
  • 651tik 2.000 metro kubiko bitarte: 1,00 euro/m³.
  • 2001etik 5.000 metro kubiko bitarte: 1,43 euro/m³.
  • 5.000 metro kubikotik goiti: 1,62 euro/m³.

–A-3 tarifa: ezkutuko ur jarioen ondoriozko kontsumoa: 0,11 euro/m³.

3.–Auzolanetik libratzeko ordaindu behar den diru kantitatea mantentzea 2021. urterako: 50,00 euro ordaindu beharko da auzolan bakoitzeko.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1,05 indizea ezartzea.

5.–“Zubietako Errota” izeneko ekomuseora sartzeko kuotak mantentzea 2021. urterako:

Helduak: 3,00 euro/lagun.

15 lagun baino gehiagoko taldeak. 1,50 euro/lagun.

Eskolako umeak, ikasleak eta erretiratuak: 1,50 euro/lagun.

Umeak, 8 urte bitartekoak eta taldean ez doazenak: dohainik.

6.–Erabaki honek 2021ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarra izanen du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

7.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitara ematea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan. Haren kontra egungo legeetan ezarritako errekurtsoak aurkeztu ahalko dira (administrazioarekikoa edo, aurretik eta aukeran, gora jotzekoa eta berraztertzekoa).

Zubietan, 2020ko abenduaren 16an.–Alkate udalburua, Ernesto Dominguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2015622