298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zubietako Udalak, 2020ko azaroaren 25ean egin bilkuran, aurrekontua hasiera batez onestearekin batera, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hasiera batez onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek azter dezaten eta behar diren alegazioak aurkez ditzaten. Epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. eta 271. artikuluei dagokienez.

Zubietan, 2020ko abenduaren 16an.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2015618