298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Aldaketa, Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantzaren 5. artikuluan, tarifa arautzen duen artikuluan, hain zuzen.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko da.

Esan, 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2015477