298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Soberako lurzati deklaratzea ondare-lurzoruko 31,25 m²,
2. poligonoko 853. eta 858. lurzatien artean. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Espediente bati hasiera ematea soberako lurzati deklaratzeko 31,25 m²-ko lurzoru publikoa, Esako 2. poligonoko 853. lurzatiaren eta 858. lurzatiaren artean, udal arkitektoaren 5/2020 txostenaren arabera, ondare-ondasuna baita, gero jabe mugakide bakarrari saltzeko, balorazio teknikoa egin eta gero.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabeteko epean, bizilagunek eta interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egon bitartean, agiriak Esako Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko dira.

Esan, 2020ko abenduaren 14an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2015301