298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

13/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuaren aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2020ko azaroaren 12ko osoko bilkuran harturik, 2020ko azaroaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, 274. zenbakian. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuaren aldaketa hori behin betikoz onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburturik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunari buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1889 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz:

Kreditu-transferentzien altak: 136.450 euro.

Kreditu-transferentzien bajak: 136.450 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Sarrigurenen, 2020ko abenduaren 18an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2015647