298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Elkano-Ibiriku-Egues eremuko 1. sektoreko UM A-2/A-5/A7 AR-1 unitateko xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2020ko urriaren 6an egindako osoko bilkuran, Elkano-Ibiriku-Egues eremuko1. sektoreko AR-1eko A-2/A-5/A7 unitate morfologikoen xehetasun-azterketa aldatzea behin betiko onetsi zuen. Juan Ayúcar Ruiz de Galarreta arkitekto jaunak idatzi zuen azterlana, eta Gómez Miguel Luis jaunak sustatu zuen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2020ko abenduaren 2an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2015098