298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa, Zangozako Alde Historikoko Plan Bereziaren (BBPB) hirigintza antola-menduko determinazio xehatuetan. 5. poligonoko 937. hiri lurzatia. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1.–Behin betiko onestea Zangozako Alde Historikoko Plan Bereziaren (BBPB) hirigintza antolamenduko determinazio xehatuetako aldaketa puntuala, katastroko planoko 5. poligonoko 937. hiri lurzatiari dagokiona, Javier García Barberena arkitektoak prestatu duen eta 2017ko ekainaren 28ko data daukan proposamen agiriari jarraikiz, espedientean baitago.

2.–Aldaketaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta kopia bat Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura igortzea, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 81.1 artikuluan xedatuarekin.

Zangozan, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

ERANSKINA

Barne Eraberritzeko Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2014705