298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Murietako Udalak, 2020ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Herritar eta interesdun guztiei jakinarazten zaie espedientea jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Murietan, 2020ko abenduaren 17an.–Alkatea, Yurema Lana González.

Iragarkiaren kodea: L2015663