298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

2021erako zerga-tasak

Murietako Udalak, 2020ko abenduaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen xedapenekin bat, hasiera batez onetsi zuen erabaki hau. Hona:

Lehenbizikoa.–Onestea 2021erako karga-tasak. Hona hemen:

–%0,155eko karga-tasa ezartzea, lurraren kontribuzioa ordainarazteko.

–%2,37ko karga-tasa ezartzea, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako.

–1,24ko indizea ezartzea, ekonomia-jardueren gaineko zergarako.

–%10,30eko karga-tasa ezartzea, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako.

Zerga sortzen den unean lurraren balioaren gainean ezarri beharko diren koefizienteak onestea, balio-igoera sortzen den aldiaren arabera, eta foru legearen proiektuak xedatutako gehienekoei jarraikiz:

SORTZEALDIA

0,63

20 urte edo hortik gora

0,58

19 urte

0,51

18 urte

0,36

17 urte

0,21

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,06

4 urte

0,11

3 urte

0,13

2 urte

0,13

Urtebete

0,06

Urtebetetik behera

Aipatu koefizienteek ondorioak izanen dituzte iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, ediktuak paratuta, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.

Murietan, 2020ko abenduaren 17an.–Alkatea, Yurema Lana González.

Iragarkiaren kodea: L2015614