298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

Birpartzelazio proiektua Ubagoko UE 115 unitatean.
Behin betiko onespena

Mendazako Barrutiko Udalak hasiera batez onetsi zuen birpartzelazio proiektua Ubagoko UE 115 unitatean. Hasierako onespen hori urriaren 26ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Bertan berariaz aditzera eman zen alegaziorik ez bazen, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko zela. Honen bidez, aditzera ematen da ez dela alegaziorik aurkeztu espedienteari buruz eta, beraz, behin betiko onetsi dela.

Ebazpen honen aurka, amaiera ematen baitio administrazio bideari, errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara:

–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Udalari zuzendua, hilabeteko epean, argitalpen hau jaso eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin bat;

–Edo, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritzen den egintza argitaratu eta hilabeteko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz;

–Edo, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin bat. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo gora jotzeko errekurtsoa jarriz gero, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri harik eta hura berariaz ebatzi edo isiltasunaren bidezko ezespena gertatu arte, ezertan ukatu gabe komenigarria iruditzen den beste edozein errekurtso jartzea.

Mendazan, 2020ko abenduaren 9an.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.

Iragarkiaren kodea: L2015131