298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

92E/2020 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea 2006ko irailaren 12ko 0331 Foru Agindua, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Ameskoabarrengo Udal Planean aldaketa egiteko espedientea, Artatzako 9. poligonoko 197. lurzatiari (UE-5) dagokiona eta Artatzako Kontzejuak sustatua.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren 2006ko irailaren 12ko 0331 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Ameskoabarrengo Udal Planean aldaketa egiteko espedientea, Artatzako 9. poligonoko 197. lurzatiari (UE-5) dagokiona eta Artatzako Kontzejuak sustatua. Nafarroako Aldizkari Ofizialean hura argitaratzeko baldintza bat ezarri zen, hots, aurkeztea aldaketaren testu bategina, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituena.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak aldeko txostena eman duela, bidezkoa da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Xedatzea ezen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren 2006ko irailaren 12ko 0331 Foru Agindua. Horren bidez, behin betiko onetsi zen Ameskoabarrengo Udal Planean aldaketa egiteko espedientea, Artatzako 9. poligonoko 197. lurzatiari (UE-5) dagokiona eta Artatzako Kontzejuak sustatua. Foru agindu haren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Ameskoabarrengo Udalari eta Artatzako Kontzejuari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 9an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

ERANSKINA

0331 Foru Agindua, 2006ko irailaren 12koa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2015158