298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Deialdia, saltokiei, autonomoei, ostalariei eta enpresa txikiei laguntzak emateko, udalerrian jarduera ekonomikoari eusteko, COVID-19aren osasun krisiak eragindako larrialdi sozial eta ekonomikoaren testuinguruan. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/539191). DDBN identifikazioa: 539191.

Xedea.

Martzillako Udalak, COVID-19aren krisiaren ondorioak arintzeko egiten ari den ekintza eta ekimen guztien bitartez, gure udalerriko merkataritza biziberritu nahi du. Ildo horretan, laguntza sorta bat iragarri da, merkataritzari, ostalaritzari, autonomoei eta enpresa txikiei euskarria emateko, krisi ekonomikoaren ondorioz izan duten fakturazio galera minimizatzeko eta, osasun alarma amaitutakoan, gure herriko ekonomia lehenbailehen suspertzeko.

Onuradunak.

Laguntza hauen onuradun izaten ahalko dira ekonomia jardueren gaineko zergan enpresa jarduera gisa alta emanda dauden enpresa txikiak eta pertsona fisikoak, edozein dela ere haien forma juridikoa, baldin eta eskabidea aurkezteko unean balio osoz eratuta badaude eta Martzillako udalerrian jarduera ekonomikoren bat egiten badute.

Enpresek bi baldintza hauek bete behar dituzte: merkataritza, ostalaritza eta jatetxe jardueretan, turismoan eta beste eremu gehigarri batzuetan jardutea; eta haien jarduera presentziala edo jendearentzako irekiera eten edo fakturazioa murriztu izana, indarrean jartzeagatik martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua eta haren aldaketak eta luzapenak. Hau da, jarduera utzi edo hura ezin gauzatu ahal izan duten saltoki, ostalari, autonomo eta enpresa txikientzat dira.

Dirulaguntza edo laguntza mota.

Martzillako Udalak erregimen honen babesean eman ahal izanen dituen laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira, COVID-19aren ondorioz sortutako gastuetarako edo diru-sarreren galeretarako. Ordainketa bakarra izanen da, 1.000,00 eurokoa.

Martzillan, 2020ko abenduaren 12an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2015337