298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2020. urteko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2020ko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2020. urteko aurrekontu orokor eta bakarraren 4. eta 5. aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Leitzan, 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2015481