298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2020ko azaroaren 25ean egindako bilkuran, 2021. urteko plantilla organikoa onetsi zuen, aurrekontua hasiera batean onestearekin batean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betikoz onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. eta 271. artikuluei dagokienez, ezarritakoarekin bat.

Iturenen, 2020ko abenduaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2015503