298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

2020ko abenduaren 10ean Udalak egindako osoko bilkuran, ondorengo akordioa onartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea Udal hilerriaren erabilera eta hura erabili eta zerbitzuak emateagatiko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzaren 10. artikuluaren aldaketa. Zerga-egitatea Goizuetako udal hilerrian honako zerbitzu hauek ematea izango da:

a) Lurrean ehorztea.

b) Errautsak edo hondarrak kolunbarioan.

c) Errautsak edo hondarrak lurrean.

2.–Hasiera batez onestea Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasen tarifak aldatzea. Tarifa berriak hauek dira:

–Lurrean ehorztea:

  • Goizuetan erroldatuak: 424 euro (hildako momentuan herrian erroldatua, errolda agiriarekin egiaztatuko da).
  • Goizuetan erroldatu gabeak: 530 euro.

–Errautsak edo gorpuzkiak kolunbarioetan sartzea:

  • Goizuetan erroldatuak: 184 euro (hildako momentuan herrian erroldatua, errolda agiriarekin egiaztatuko da).
  • Goizuetan erroldatu gabeak: 230 euro.

–Errautsak edo gorpuzkiak lurperatzea:

  • Goizuetan erroldatuak: 232 euro (hildako momentuan herrian erroldatua, errolda agiriarekin egiaztatuko da).
  • Goizuetan erroldatu gabeak: 290 euro.

3. Akordio hau jendaurrean paratzea 30 egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek eta bidezko interesa dutenek denbora horretan espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.

4. Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada arestian aipatutako epean, hasierako onespen hau behin betiko bilakatuko da. Kasu honetan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hau, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

5. Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko onespena argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra.

Goizuetan, 2020ko abenduaren 14an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2015334