298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Nafarroako Foruzaingoko polizia lanpostuak lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketaren bidez betetzeko hautapen prozedura ebazten duten ebazpenen aurka.

Nafarroako Foruzaingoko polizia lanpostuak lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketaren bidez betetzearren Barneko zuzendari nagusiak martxoaren 21ean emandako 71/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren barruan, Foruzaingoko agente batzuek (874, 627 eta 558 zenbakiko identifikazioa dutenak) gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte bai Barneko zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 152/2020 Ebazpenaren aurka, bai Barneko zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 181/2020 Ebazpenaren aurka. Lehenengo ebazpen horren bidez, Nafarroako Foruzaingoko polizia lanpostuak lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketaren bidez betetzeko hautapen prozedura ebatzi zen, eta bigarrenaren bidez osatu egin zen Barneko zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 152/2020 Ebazpen haren edukia.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Aplikatuz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa, jarritako errekurtsoen kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2020ko abenduaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren 196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria, Cristina Zozaya Iribarren.

Iragarkiaren kodea: F2015512