298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Aldaketa, Ur-horniduraren tasa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

2020ko abenduaren 10ean Udalak egindako osoko bilkuran, ondorengo akordioa onartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Ur-horniduraren tasa arautzen duen ordenantzaren tarifen aldaketa. Tarifa berriak hauek dira:

–Ura:

  • Urteko prezioa, etxeko tarifa: 55 euro
  • Urteko prezioa, etxekoa ez den tarifa industriala: 110 euro

2. Akordio hau jendaurrean paratzea 30 egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek eta bidezko interesa dutenek denbora horretan espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.

3. Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada arestian aipatutako epean, hasierako onespen hau behin betiko bilakatuko da. Kasu honetan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hau, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4. Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko onespena argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra.

Goizuetan, 2020ko abenduaren 14an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2015333